Eibarreko goi mailako kurtsorako izen emateko epea ostiral hontan amaitzen da
Eibarren uztailaren 2tik 10era antolatu den goi mailako entrenatzaile kurtsorako izen emateko epea ostiral hontan, ekainak 7, amaitzen da. Kurtsoak luxuzko hizlariak edukiko ditu, hala nola, Pablo Laso, Porfirio Fisac, Pedro Martinez, Miguel Mendez, Rafa Jofresa, Chechu Mulero, Natxo Lezkano… Aukera ezinhobea gure entrenatzaileek beraien ikaskuntza prozesuarekin aurrera egin dezaten onenen laguntzarekin.
Kurtsoaren inguruko informazioa eta izen emateko formularioa eskuragarri dago esteka honetan. Ez ezazu aukera paregabe hau ihes egiten utzi!