Easok eta Ointxek bihartik aurrera Espainiako kadete mailako txapelketak jokatuko dituzte

Easok eta Ointxek bihartik aurrera Espainiako kadete mailako txapelketak jokatuko dituzte

Kadeteen Espainiako txapelketak bihar, igandea, hasiko dira hiru talde gipouzkoarren partaidetzarekin. Mondragon Unibertsitatea Ointxe eta Easo Slam Gigantes taldeek gure emakumezko saskibaloia ordezkatuko dute Valentzian, eta Easo Urdaburu taldeak bestetik, gizonezkoen ordezkaritza eramango du Huelvan. 

Mondragon Unibertsitatea Ointxe taldea, Valencia Basket (igandea, 19.30), Femeni Maresme (astelehena, 17.30) eta Aranguren Multibasket (asteartea, 17.30) taldeen aurka arituko da A multzoan. Easo Gigantes C multzoan dago, eta bertan La Salle Palma (igandea, 19.30), Picken Claret (astelehena, 17.30) eta Celta Zorka (asteartea, 19.30) taldeen aurka neurtuko da. Bi kasuetan, talde buruz osatutako multzoak dira, beraz lehen hiru sailkatuak final zortzirenetarako sailkatuko dira.    

Gizonezkoen txapelketan, Easo Urdaburu taldea E multzoan dago, eta arerio gisa honako taldeak edukiko ditu; CB Navia (igandea, 9.30), Tecnyconta Zaragoza (astelehena, 11.30) eta CBSI Segurosoca.com (asteartea, 9.30). Multzoko lehen sailkatuak final zortzirenak leiatuko ditu.  

Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik zorterik onena opa diegu gure hiru taldeei erronka handi honetan. 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.