Easo Menditxu 7. sailkatu da Espainiko txapelketan

Easo Menditxu 7. sailkatu da Espainiko txapelketan

Easoko infantilek gaur goizean amaitu dute beraien partaidetza Galizian ospatzen ari den Espainiko txapelketan. Gainera zazpigarren postuan amaitu dute Valladolidako Ponce taldeari irabazi ondoren.
 
Donostiarrek bigarren postuan amaitu zuten multzoko fasea eta final zortzirenetan Vigoko Colegio Mariano taldeari irabazi zioten. Atzo final laurdenak jokatu zituzten eta ez zuten lortu Zaragozako Stadium Casablancari irabaztea partidu berdindu batean.
 
GSFtik oso harro gaude taldeak egin duen lanarengatik eta taldea osoa zoriondu nahi dugu lortutakoagatik. Zorionak!!
 
Gainera, Ruben Paris epaile gipuzkoarrak, gaur arratsaldean Badalonako Joventut eta Malagako Unicajaren arteko finalerdia zuzenduko du. Zorte on Ruben!
 
GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.