Easo erori da talde fasean eta Ointxe final laurdenen bila dabil

Easo erori da talde fasean eta Ointxe final laurdenen bila dabil

Atzo talde fasea bukatu zen Huelva eta Lleidan jokatzen ari diren Espainiako kadete Txapelketetan.

Easo Adarreko mutilek ezin izan zuten hurrengo fasera pasa haien hiru partidak galdu ondoren. Alberto Ausínen taldeak paper zail bat zeukan Unicaja, Real Madrid eta Valencia Basketen aurka. Donostiarrek aukerak izan zituzten valentziakoen aurka, baina hirugarren laurden txar batek (22-9) txapelketatik kanpoan utzi zituen. Denboraldi ona Easorena, Euskadiko txapeldunorde eta 19. Espainiako Txapelketan.

Ointxe Araskik bigarren plaza lortu du talde fasean eta gaur arratsaldean (16:00) Loiola Indautxuren aurka jokatuko du txapelketaren final zortzirenetan. Iñaki Ogararen neskak erori ziren Estudiantesen aurka eta irabazi zuten Bosco eta Sant Josepen aurka beste bi partidetan, bigarren postua lortuz. Derby euskalduna gaur arratsaldetik aurrera jarraitu ahal izango da hurrengo helbidean:  http://www.canalfeb.tv/video/ointxe-araski-vs-loiola-indautxu-02/18924

Zorte ona Arrasateko neskentzat. Nahiz eta urrun egon, jarraitzen zaituztegu.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.