DENBORALDI BERRIA HASTEAR. 6,75 BERRIKUNTZA HANDIENA
Ordu batzuk besterik ez dira geratzen 2018/2019 denboraldia hasteko. Ostegun hontan 20:00etan, Santo Tomas Lizeok eta Alde Zaharrak seniorren lehen maila estreinatuko dute, astebukaeran iritsiko delarik errendimenduko juniorren gizonezko eta emakumezkoen txanda, eta baita emakumezkoen errendimenduko kadeteena ere.
6,75eko marra izango da berrikuntza handiena liga probintzialetan. Taldeak asteak daramatzate hiru puntuko marraren distantzia berrira egokitzen, baino distantzia berri horrek jokoan izan dezakeen eragina noraino artekoa den ligako lehen jardunaldian probatuko dute jokalariek.
Baloijabetza denborak ere murriztuko dira, beraz itxura denez, joko dinamikoago bat eta irekiago bat ikusiko dugu. Azken finean saskibaloi espektakularragoa. Beraz jantzi ditzagun zapatillak era berotu ditzagun eskumuturrak. Onena badatorrela!