Datak zehaztuak daude Altsasuako kanpuserako

Datak zehaztuak daude Altsasuako kanpuserako

Urtero bezala Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak bere campusa egiten du udan, nafarroako herrian, Altsasuan. Aurreko urteko parte hartze arrakasta ikusi ondoren, formatoa errepikatu nahi izan dugu eta jada datak zehaztuak dauzkagu.

Lehenengo txanda 2005 eta 2006eko neska-mutilentzat izango da (infantilak), ekainaren 25etik 29ra izango da. Bigarren txanda, neska-mutil alebinentzat izango dena, uztailaren 2tik 6ra izango da.

Datozen egunetan deialdiak klubei bidaliko dizkiegu beharrezko dokumentazioarekin, eta izen-emate epearekin. Espero dugu aurten iaz bezalako arrakasta izatea.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.