Darío Brizuela, saskiratzaile nagusia selekzioaren bi garaipenetan

Darío Brizuela, saskiratzaile nagusia selekzioaren bi garaipenetan

Darío Brizuela izan da selekzioak lortu dituen bi garaipenetan protagonista handienetakoa; horrela taldeak amaiera eman dio Txinako mundialerako sailkatze faseari. 24 urte dituen eskolta donostiarra izan da Sergio Scarioloren taldeko saskiratzaile nagusia bi hitzorduetan, Rigan Letoniaren aurka pasaden ostiralean (62-67) eta atzo Tenerifen Turkiaren aurka (74-58).

Estudiantes taldeko jokalariak, Easoren harrobian formatua, 17 puntu saskiratu zituen Letoniaren aurka, birrintze ikusgarri bat horien artean neurketa bukatzeko, eta atzo 16 puntu Turkiaren aurka. Beste bi datu pozgarri burutzen ari den denboraldi bikainean. ZORIONAK DARÍO!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.