Dario Brizuela: Gipuzkoatik mundura
Dario Brizuelak hazten jarraitzen du; 24 urte ditu eta Endesa ligako protagonista nagusienetakoa izaten ari da, eta pasa den astetik aurrera, baita Espainiako selekzioarena ere. Sergio Escarioloren taldeak datorren urteko udarako Txinako mundialerako sailkapena lortu du Eason hezitako eskoltaren protagonismoarekin.
18 punturekin, neurketako saskiratzaile nagusiena izan zen ostegunean Ankaran, Turkiaren aurkako neurketan non Espainia 71-67 gailendu zen. Atzo Tenerifen, donostiarrak 8 puntu lortu zituen Ukraniaren aurkakoan 72-68 izan zelarik azken markagailua. Bi aktuazio hauek, Endesa ligako hasiera bikainari gehitu behar zaizkio, bigarren saskiratzaile nagusiena da Dario 15,9 puntuko bataz bestekoarekin. Talentua, lana, atrebentzia, gaztetasuna eta anbizioa. Gipuzkoako saskibaloiak ezin du ordezkari hoberik eduki goi mailan. Zorionak Dario!