Bera Bera, Ointxe, Ordizia eta TAKE taldeek Euskal ligetako 1. multzoaren bila neurtuko diren arerioak ezagutzen dituzte.
Lauko finalerako gurutzaketak ezagunak dira iada Euskal ligetako junior eta kadete mailetan, datorren atebukaeran jokatuko direnak (urtarrilak 26 eta 27). Bera Berak antolatuko du emakumezkoen juniorren finala eta Arabako bigarren sailkatuaren aurka neurtuko da, azken hau erabakitzear dago oraindik, Ointxe bitartean Bizkaiako La Salleren aurka neurtuko da Bilbon, gizonezkoen finalaren bila.
Kadeteen mailetan, Ordiziak Askartza edukiko du arerio finalaurrekoetan, Galdakaon jokatuko den emakumezkoen lauko finalean. Redline Mekanika TAKE berriz, finalerako txartela Santurtziren aurka lortzen saiatuko da Bilbon. Hauek dira gurutzaketak kategoria bakoitzean.
Emakumezkoen Juniorrak (antolatzailea: Bera Bera)
Bera Bera- Arabako bigarrean sailkatuta
DXT Marias – La Salle
Gizonezkoen Juniorrak (antolatzailea: Bilbao Basket)
Bilbao Basket – Urgatzi
La Salle – Ointxe
Emakumezkoen Kadeteak (antolatzailea: Ibaizabal)
Ibaizabal – DXT Marias
Askartza – Ordizia
Gizonezkoen Kadeteak (antolatzailea: Bilbao Basket)
Bilbao Basket – Araberri
Santurtzi – Redline Mekanika TAKE