Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko Batzarra egin dute.
Atzo arratsaldean, ostegunez, Donostiako Kirol Etxean egin zen Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren Batzarra.
Gure saskibaloiaren ordezkaritza zabala batu zen Ainhoa Ibarburu Federazioko Lehendakariak, Mikel Lekaroz diruzainak eta Jon Txakartegi Koordinatzaile Orokorrak zuzendu zuten batzarrera. Bertara eramaniko puntu guztiak aho batez onartu ziren, baita klubei itzulpenak egiteko plana ere.
Federazioak arlo ekonomikoan egin duen lan zehatz eta arduratsuak baliatu ahal izan du 2020-21 denboraldian izena eman zuten kluben lizentzia eta inskripzioen itzulketa plana egin ahal izatea. Laguntza honi denboraldi hasieran Federazioak onartu zituen kluben izen emateen batez bestekoa gehitzeak, Federazioak Klubei bideratuko dien diru-laguntza 45.000€-koa izatea suposatzen du.
Arlo ekonomikoan gainera, zenbakien itxiera data aldatzea erabaki da, urte naturaletik (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra) denboraldiko epeetara pasatuz (uztailak 1etik ekainak 30era).
Landu zen beste gai garrantzitsuetako bat Kadete mailaren egoera izan zen. Konponbide bat topatu ezin ibili izanak denboraldiaren amaiera ekarri du ia berarekin. Klubak haserre agertu dira aurkeztu diren proposamen guztiei erantzuteko erakundeek erakutsitako bizkortasun faltarekin. Behin eta berriz ahaleginak egin dira egoera desblokeatzeko, baina errealitateak dio jokalari asko eta askok, apirilaren 23ak jota, apenas jokatu dutela partidarik.
Azkenik, bertaratutakoei jakinarazi zitzaien Federazioaren eta Kluben arteko batzorde bat eratu dela. Honen helburua izango da elkarren arteko komunikazioak hobetu eta bizkortzea, kluben egunerokoan sortzen diren arazoei ahalik eta azkarren soluzio bat eman ahal izateko.
Federazioak gerturatu ziren pertsona eta klubei bere eskertza adierazi nahi die, ez bakarrik bertaratu izanagatik, baizik eta bertan eginiko aportazioengatik ere.