Aurretikoak: Saskibaloia bueltan da gipuzkoako ligetara

Aurretikoak: Saskibaloia bueltan da gipuzkoako ligetara

Zubiarengatik egindako atsedenaldiaren ostean, saskibaloia bueltan da gipuzkoako ligetara astebukaera interesgarri batekin. Santo Tomas Azkune eta Donosti Dolphins taldeek euren buruz burukoarekin jarraitzen saiatuko dira gizonezkoen lehen mailan. Lehenengoek, beti zaila den Astigarragako Mundarroren kantxa bixitatuko dute, eta Dolphins-ek, Electricidad Pedrosanz (Debasket), sailkapenaren burura gerturatzeko asmoetan dagoena. Emakumezkoen lehen mailan, Ostadar da kolidertzan dagoen taldeetatik, ustezko neurketa zailena daukana, Arri BKL bixitatuko baitu. Sailkapenaren behekaldetik, Eskoriatza eta AZ Casa de La Rioja elkar neurtuko dira beraien lehen garaipenaren bila (argazkia: BKL). 

Ama Guadalupekoa Ikasbasket eta Cafes Aitona Askatuak Azpiazu taldeek, euren zortzigarren garaipena bilatuko dute etxetik kanpo gizonezkoen juniorretan. Hondarribiarrek, Easo Urdaburu bixitatuko dute eta donostiarrek, Atletico San Sebastian Larrun. Emakumezkoen juniorretan, jardunaldiak izugarrizko leia dakar Typo 90 Askatuak Rusell eta Zast Zarautz taldeen artean. Bi taldeak daude 10-1eko balantzearekin, liderrarengandik, Torrealday Asesores Hondarribiarengandik, garaipen batera; azken honek Goierri UZ Baleke jasoko du etxean. 

Trataezin dagoen Ordiziak, gizonezkoen kadeteetan galdu ez duen taldeak, arerio zaila edukiko du aste hontan, BKL Usurbe. Bere jarraitzaile gertukoenak, Erroibide Irunek, Cafes Aitona Askatuak Urola jasoko du etxean. Emakumezkoen kadeteetan, sailkapenaren gorenean leia egongo da. Liderrak, Easo Lorea Gourmetek (11-0), bigarren sailkatua, Goierri Oxykor (10-1), jasoko du. Sekulako neurketa izatea espero da.

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak: 
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.