Aurretikoa, 6.astea: txapelketa guztietako saskibaloia bueltan da
Kategoria askotan atsedenaldia egon den astebukaeraren ostean, seigarren jardunaldiak partida interesgarriak dakartza kategoria guztietan. Gizonezkoen lehen mailan, Astigarragako Mundarrok lidertzan den eta oraindik galdu gabeko taldea den Mekalki Aloña Mendiren kantxa konkistatzen saiatuko da (Oñati, larunbata 18.00). Donosti Dolphinsek eta Bosteko Iraulik, biek 3-1eko balantzea dutenak, adi adi jarraituko dute norgehiagoka; igandean Zast Zarautz eta Alde Zaharra bixitatuko dituzte hurrenez hurren.
Emakumezkoen lehen mailako bigarren jardunaldiari dagokionez, oso deigarria suertatzen den datu batekin dator. Izan ere, lehen jardunaldian garaipena lortu zuten taldeek euren artean jokatuko dute bigarren jardunaldi hontan. Cafes Aitona Askatuak taldeak liderra den Ostadar SKT jasoko du ( Paco Yoldi, larunbata 18.00); Atletico San Sebastianek Txintxu Gozotegia ISB bixitatuko du (Azkoitia, larunbata 18.00), eta CD Internacional eta Grupo EME Oiarso, Monsen arituko dira (larunbata 16.00).
Emakumezkoen juniorretan Urbycolan Hondarribia (4-0) eta Easo Bankoa (3-1) igandean arituko dira Hondartzan (17.45) sailkapenaren goiko aldean dauden bi talde. Gizonezkoen juniorretan, Goierri Gaestopasek (3-1) orain arte galdu gabeko Easo Adarraren egoera mehatxatuko du (Bidebieta, igandea 12.00). Atletico San Sebastian Adarrak (1-1) Redline Mekanika TAKEren lidergoa jokoan jarriko du larunbatean Aieten (10.45) gizonezkoen kadeteetan; emakumezkoen kadeteetan berriz Cafes Aitona Askatuak (4-1) eta Bera Bera (4-1) sailkapenaren goikaldera iristen saiatuko dira.
Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak:
Gizonezkoen lehen maila
Emakumezkoen lehen maila
Gizonezkoen bigarren maila
Emakumezkoen bigarren maila
Gizonezkoen hirugarren maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak