Atzera kontua: horrela iritsi dira garaikurretarako hautagaiak seniorretan
Atletico San Sebastian eta Mekalki Aloña Mendi neurtuko dira Gipuzkoako gizonezkoen seniorretako garaikurraren bila larunbatean Usabalen (18:00). Txintxu Gozotegia ISB eta Antigua Luberri izango dira finalean arerioak emakumezkoen seniorretan (20:00). Berez, mutilen finala irekiagoa dago. Iraurgi faboritoa da emakumezkoen finalean. Baino ez da neurketa bat gehigo bakarrik, finalen finala baizik…
Atletico San Sebastian oso joera onean iritsi da finalera. Fase erregularreko bigarren itzuliko neurketa guztiak irabazi ditu, eta Santo Tomas Azkuneren aurka gailendu zen finalaurrekoan, bikain jokatuz gainera. Mekalki Aloña Mendi izan zen lehen itzuliko menperatzailea, eta orain arteko txapelduna gainditzeko gai izan zen, Donosti Dolphins, finalaurreko bikain bat jokatuz. Zuzeneko neurketetan, talde bakoitzak bere kantxan irabaztea lortu zuen. Leia ziurtatua dago.
Txintxu Gozotegia ISB ez du inork menperatu denboraldi osoan. 22 neurketa, 22 garaipen fase erregularrean, gainera bi garaipen sendo finalaurden eta finalaurrekotan. Hori bai, talde gutxik lortu dute larritasunetan jartzea, eta horietako bat Antigua Luberri izan zen (32-38 joaneko partiduan). Donostiarrek, bigarrenak ligan 17 garaipenekin, Ostadar taldea gainditu zuten oso finalaurreko gogorrean (45-43) eta daukaten guztia emango dute finalean. Neurketa batera, final batean, beti dago sorpresa emateko aukera.
Bi neurketa ikaragarri eta ikusgarri finalen finalak isteko. Zorte on lauoi!