Asteburuko partiden atarikoa.

Asteburuko partiden atarikoa.

Asteburu berri baten atarian gaude eta jardunaldi honetan ere partida interesgarriez gozatzeko aukera izango dugu, batez ere mutilen mailen kasuan.

Hasteko, Gizonezkoen Senior Lehen Mailan oso aipagarria den partida bat daukagu. Atletico SN SN eta Donosti Dolphins aurrez aurre, partidarik galdu gabe dauden bi taldeak, nor baino nor gehiago. Gainera, partida guztiak irabazi dituen beste taldeak, STL Azkunek, Tolosan jokatuko du, lidergoan dauden beste bi taldeen artean jokatuko dutela aprobetxatu eta aurretik jartzeko nahiarekin.

Beste lehia zuzen bat Mutilen Errendimenduzko junior mailan aurkituko dugu, Saski Axular eta Erroibide protagonista izango direlarik. Nesketan, berriz, Drunkat Askatuak lehen sailkatuak bere lidergoa sendotzeko aukera izango du, bere atzetik dauden Goierri UZ Baleike eta Easo Ibaeta Basket Plagamaniak beraien artean jokatuko dutelako.  

Mutilen Errendimenduzko kadeteetan ere lider doazen bi taldeen arteko lehia zuzena izango dugu asteburuan. Easo Igeldok eta Bergara Soralucek lehen postuan dagoena lauko berdinketarekin amaituko dute, partidarik galdu ez duten beste bi taldeen partidei adi egongo direlarik, nola ez.  Nesketan, Zast Zarautzek lautik laukoa bilatu nahiko du garaipenen taula ezin hobeto estreinatu gurako duen Panelfisa TAKEren aurka Tolosan.

Segi dezala baloiak boteak ematen. Gozatu!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.