Ekintzaz beteriko astea.
Astea amaitzear daukagu, baina ekintzaz beterik izan dugu agenda, jai egunak egon direla aprobetxatuta.
Batetik, Euskal Saskibaloi Federazioak eta gainerako federazioek bat egin genuen, Ointxe Saskibaloi Elkarteak eta Saskibaloi Entrenatzaileen Euskadiko elkarteak antolatuta, Angel Cepedak eta Borja Comengek Iturripen eskaini zuten formazio saskibaloiari buruzko clinic eta hitzaldian.
Bestalde, kadete eta infantil mailako gure selekzioek, mutiletan zein nesketan, lehen lagunarteko norgehiagokak jokatu zituzten Zarautzen eta Azpeitian. Herriko taldeen aurka jokatu zuten, izan ere, helburua jokalarien arteko ezagutza handiagoa eta entrenatzaileek landu nahi dituzten nozioak gehiago ezagutzea baitzen. Urriko azken asteburuan jokatuko duten txapelketari begira, igandetako lanari, beste pausu bat gehitu zioten, beraz.