5.astearen aurretikoa: Emakumezkoen senior ligen txanda

5.astearen aurretikoa: Emakumezkoen senior ligen txanda

Emakumezko seniorren ligak astebukaera honetan hasiko dira. Lehen mailako norgehiagoka bat jada jokatu da, Cafes Aitona Askatuak eta Antigua Luberriren arteakoa hain zuzen ere; azken hauek nagusitu zirelarik 51-68. Etxekoak ondo hasi ziren arren, (16-8 lehen laurdenean), 10-22ko partzialak bigarren zatian Askatuak taldea aurretik jarri zuen, eta pixkanaka bere alde zeukan errenta handiagotzen joan zen denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko. 

Gaur gabean eta larunbata artean jokatuko diren beste bost norgehiagokek osatuko dute jardunaldia. Atletico San Sebastianek Eskoriatza jasoko du gaur 21.00etan, Goierri Ayma eta Txintxu Gozotegia ISB bihar arituko dira Urretxun 12.00etan, eta gainontzeko partiduak (Ostadar-TAKE, Bera Bera Gros-CD. Internacional eta Grupo EME Oiarso-Añorga Saskibaloia) larunbatean jokatuko dira. Kontsultatu hemen lehen jardunaldiko ordutegiak.  

Gizonezkoen senior, emakumezkoen junior eta gizonezkoen kadete ligek atsedenaldia dute astebukaera honetan. Gizonezkoen juniorretan Mondragon Unibertsitateak bere lidergoa jokoan jarriko du BKL Usurbe jasoz. Emakumezkoen kadeteetan, Ordizia eta Cafes Aitona Askatuak-en arteko leia da erakargarriena, sailkapenaren goiko taldeak baitira.

Kontsultatu hemen kategoria bakoitzeko ordutegiak:
Emakumezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.