Gelditu gabe jarraitzen dugu!

Gelditu gabe jarraitzen dugu!

Kluben lehiaketak euren amaierara iristen ari dira emozioz beteriko azken jardunaldi batzuk bizi eta gero. Baina, Federazioan ez gaude geldirik eta gure kirolari lotutako ekintzak antolatzen jarraitzen dugu.

Hori horrela, asteburu honetan teknifikazio jardunaldi berri bat izango dugu Gipuzkoako bailara ezberdinetan banatuta. Horretaz gainera, Mini mailako gure selekzioek, nesketan zein mutiletan, entrenamendu saioa izango dute Donostiako kiroldegian.

Federaziotik ekimenak lantzen jarraitzen dugu, eszenatoki berriak sortzeko helburuarekin, gure jokalariek horrenbeste maite dugun kirola praktikatzen jarraitu dezaten, beraien saskibaloi trebetasunak eta trebetasun sozialak garatzen eta lehiatzen jarraitu dezaten.

Gelditu gabe jarraitzen dugu!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.