Zuzendaritza Batzordearen informazioa

Zuzendaritza Batzordearen informazioa

Covid-19ak eragindako pandemiak behartu gaituen egoera hau dela-eta, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko Zuzendaritza Batzordeak bilera telematiko bat burutu zuen pasa den apirilaren 18an, ostirala.

Ezohiko Asanblada Orokor baten deialdia egiteko aukerarik gabe aurkitzen garenez, bihartik aurrera, hau da, apirilaren 20tik aurrera, Asanblada osatzen duten kide guztiekin kontaktuan jartzea erabaki da. Inkesta bitartez egingo da eta helburua zera da: bakoitzak, lehiaketen auziari nola aurre egingo liokeen ezagutzea, eta pandemia hau probokatzen ari den egoera zaila gainditzeko hartu beharko diren erabaki eta neurrietan laguntzeko konpromisoa helaraztea. 

Koronabirusaren ondorioz bizitzen ari garen egoera lazgarri honetan, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren nahia da Gipuzkoako saskibaloia osatzen duten eragile guztien (klubak-epaileak-epaile laguntzaileak-entrenatzaileak-jokalariak) ahotsa entzun eta kontutan hartzea da eta modu horretara ahalik eta erabaki onena eta adostuena hartu ahal izatea.

Iruzkin bat idatzi

Saioa GSF bezala hasita. Irten?