Salto Bera Bera taldearen sentsibilizazio jardunaldiak

Salto Bera Bera taldearen sentsibilizazio jardunaldiak

Salto Bera Bera taldeak sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu  ikasketa zentru desberdinekin, gurpildun aulkiko saskibaloia ezagutzera emateko. Integrazioa, talde lana eta esfortzua bezalako baloreak landu dira noski, kirol honekin oso lotuak baitaude eta kantxan ikusten da hori. Intxaurrondo Ikastolako, Tecnun Nafarroako Unibertsitateko eta San Luis La Salleko ikasleek ekintza hontaz gozatu ahal izan dute.  

Taldeak denboraldia igande hontan bertan hasiko du UCAM Murcia taldearen aurka Bidebietan (12.00). Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik zorterik onena opa diogu Salto Bera Bera taldeari hastear dagoen denboraldi hontan. 

Iruzkin bat idatzi