Lagundu Gurutze Gorriari Alzolarekin elkarlanean

Lagundu Gurutze Gorriari Alzolarekin elkarlanean

Alzola Basque Water, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko laguntzailea, beti egon da gizarte beharrekin inplikatuta, eta oraingoan, ekimen berri bat jarri du martxan Gurutze Gorriak Covid-19aren aurka borroka egiteko duen ERANTZUN planari laguntza moduan.

Gurutze Gorriak ERANTZUN planarekin, gure gizarteko kolektibo desberdinetan izan dezakeen eragina ahalik eta gehien arintzeko, bere Larrialdietako eta Osasuneko eta Gizarte Barneraketarako mekanismoak indartzen ditu, eta gainera, bere Jarduera eremu guztietan erantzun integrala ematen du: Sorospenetan, Gizarte Barneraketan, Lanpostuei begira, Osasunean, Hezkuntzan eta Ingurumenean.

Alzolak ez du ekimen honi laguntzeko aukera galdu izan nahi eta bide batez, guztiei bertan parte hartzeko aukera eman nahi digu etxetik mugitu gabe osasuna erosteko modua emanda.

Zertan datza ekimenak? Alzola Ur Mineralaren “Kutxa Solidarioaren” (24x500ml) erosketa bakoitzeko, Gurutze Gorriak 5€ jasoko ditu bere Plana indartzera bideratzeko.

Nola hartu daiteke parte? Oso erraza da. Esteka honetan zapalduta, https://aguas.alzola.com/ , “Kutxa Solidarioa” eros dezakezue eta modu honetara jadanik parte hartzen ari zarete.

Noiztik aurrera hartu daiteke parte? Jada aukera zabalik dago.

Gipuzkoako Saskibaloi Federaziotik Alzola Basque Water-i esker osasuna erostera animatu nahi zaituztegu eta Gurutze Gorriaren Erantzun Planean parte hartzeko gonbita luzatu bide batez. Alzolak erantzun egiten du. Zuk ere erantzun dezakezu.

Iruzkin bat idatzi