Kadete saskibaloi onena dator asteburu honetan Anoetara!

Kadete saskibaloi onena dator asteburu honetan Anoetara!

Denboraldiko aste garrantzitsuenetako bat iritsi da gure selekzioentzat. Datorren asteburuan Euskadi eta Nafarroako Lurralde Selekzioen Txapelketa jokatuko da Anoetan.

Kadete taldeen hautatzaileekin hitz egin izan nahi dugu, haien inpresioak txapelketa aurretik jakiteko asmoarekin.

Alberto Ausín, kadete mutilen hautatzailea

Teniendo en cuenta que el tiempo de preparación ha sido muy breve, hemos realizado seis sesiones de entrenamiento, creo que el equipo llega bien para el Campeonato.

Tenemos la suerte de conocer bien a los jugadores, lo que nos permitió elegir a los 12 con bastante rapidez y poder avanzar en aspectos del juego. Los chavales se conocen desde bien pequeños y para varios de ellos es su tercer campeonato.

Somos una plantilla con bastante altura y con jugadores de mucho talento. Intentaremos correr y jugar un baloncesto dinámico, aunque no será fácil.

Los objetivos están bien claros. Competir por ganar el torneo, tenemos opciones de hacerlo y sobretodo disfrutarlo. Es un evento con mucho atractivo para los jugadores y entrenadores y nos esforzaremos en disfrutarlo al máximo.

Aprovecho estas últimas líneas para desear suerte a mis compañeros de selección Luis, Iñigo y Asier. ¡A ver si hacemos pleno de victorias!

Luis Agirre, kadete nesken hautatzailea

Nahiz eta joan den urteko taldetik jokalari bakarrak jarraitzen duen, bai Gipuzkoako eta bai Euskadiko selekzioetan esperientzia duten jokalariekin osatutako taldea da. Taldea oso orekatuta dago, jokalari handiekin eta kanpo aldetik erritmo askorekin.



Jokalariek lan egiteko eta beraien gaitasunak erakusteko gogoz daude. Lesio batzuk medio zirela, ezin izan dugu nahi bezala prestatu baina txapelketari aurre egiteko ideiak garbi dituzte.





Helburu nagusia partida bakoitzean ahal bezain ondo errenditzea da. Garaipenak gure esfortzuen sariak izango dira eta horretarako lan egingo dugu.

Larunbatean goizetik igandean arratsalderarte kadete maileko zortzi partida jokatuko dira Anoetan, gipuzkoako herria. Hauexek dira txapelketaren ordutegiak:

Larunbata 10:00 | GIPUZKOA – Bizkaia (Neskak)

Larunbata 12:00 | GIPUZKOA – Bizkaia (Mutilak)

Larunbata 16:00 | Nafarroa – Araba (Neskak)

Larunbata 18:00 | Nafarroa – Araba (Mutilak)

Igandea 10:00 | 3. eta 4. nesken postua

Igandea 12:00 | 3. eta 4. mutilen postua

Igandea 16:00 | Nesken finala

Igandea 18:00 | Mutilen finala

Zalantzarik gabe gure lurraldean oso garrantzi handia duen ekitaldia. Berri gisa, oraingo honetan partiden estatistikak zuzenean jarraitu ahal izango ditugu NBN23 enpresari esker. Gainera, txapelketari buruzko informazio asko gure Twitter kontu ofizialean @fgbaloncesto.

Saskibaloiaren festa iritsi da Anoetara eta gure bi selekzioek behar gaituzte. Itxarongo zaituztegu zuei guztiei larunbatean goizean gure Gipuzkoako neska eta mutilak animatzeko.

GSF

Iruzkin bat idatzi