Juaristi ISB sailkatu egin da LEB oro mailara igotzeko multzorako

Juaristi ISB sailkatu egin da LEB oro mailara igotzeko multzorako

Juaristi ISB taldeak astebukaera honetan  LEB Oro mailara igotzeko multzorako sailkapen txartela lortu du. Lorenzo Encinasek zuzendutako taldeak bere laugarren garaipena lortu zuen errenkadan CB Tormes taldearen kantxan. Sendotasunez lortu zuen, 40-71 izan zen markagailua, emaitza honek, LEB Plata mailako lehen fasea bukatzeko jardunaldi bat falta denean, eta 13 garaipeneko balantzearekin, leiatzeko aukera ziurtatzen dio, berriro ere historia egiteko. 

Lau gipuzkoar izan ziren Juaristi taldearen garaipenean protagonista. Xabi Beraza, Mikel Sanz, Asier Azpeitia eta Beñat Hevia; denboraldi bikaina ari dira burutzen, baita Mikel Merketegi ere, duela aste batzuk lesionatu zena. Encinas eta bere taldeak arrakasta gertuko jendearen aurrean ospatu ahalko dute  lehen faseko azken neurketan, larunbata honetan 20.00etan Azpeitian liderraren aurka, Basket Navarra. 

ZORIONAK IRAURGI!

Iruzkin bat idatzi