Jardunaldia: Emakumezkoen lehen mailako play off-eko leiak erabakiak

Jardunaldia: Emakumezkoen lehen mailako play off-eko leiak erabakiak

Emakumezkoen lehen mailako azken jardunaldiak play off-erako gurutzaketak zeintzuk diren erabaki zituen. Menderaezina izan den Txintxu Gozotegia ISB taldeak, 22 jardunalditan 22 garaipen eskuratu dituenak, TAKE (9-13) taldearen aurka jokatu beharko du, liderrak faborito argiak izango direlarik. Gainontzeko neurketak irekiagoak ageri dira ustez; Antigua Luberri (17-5) Cafes Aitona Askatuak (13-9) taldearen aurka, Ostadar (16-6) Añorga Saskibaloiaren (13-9) aurka eta Atletico San Sebastian (14-8) Grupo EME Oiarsoren (13-9) aurka.  

Gizonezkoen lehen mailan, Cafes Aitona Askatuak (6-18) taldea,  DKS (7-17) taldearen kantxan gailendu zen 49-50 eta oraindik mantentzeko aukerekin dago. Sailkapenaren goiko aldetik, Mekalki Aloña Mendi taldearen pòrrotak Errotaundi Okindegia ISB taldeari eginiko bixitan, Donostio Dolphins taldea bigarren sailkatu bezala uzten du bi jardunaldi besterik geratzen ez direnean, Atletico San Sebastian liderrarengandik garaipen batera.  

Gizonezkoen juniorren mailako liderrak, Easo Adarrak, asko sufritu zuen garaipena eskuratzeko CD Internacional borrokalari baten kantxan. Donostiarrek hirugarren laurdenera arte ezin izan zuten markagailuan aurre hartu (57-65). Emakumezkoen juniorretan, Easo Bankoa (16-4) eta Inar Optika ISB (16-4) lehen posturako borroka estuarekin jarraitzen dute, Bera Bera Albistur eta Erroibide Optika Bidasoa Irun gainditu ostean. 

Ez zen ezustekorik egon emakumezkoen kadeteetan eta kolidertzan diren bi taldeek Easo AECC eta Cafes Aitona Askatuak taldeek, garaipeak eskuratu zituzten. Biek dauzkate 20 garaipen Goierri Oxykor eta Bera Bera Manteo garaitu ostean. Gizonezkoen kadeteetan, Grupo EME Oiarso, Iragaz ISB eta Atletico San Sebastian Adarra taldeek bigarren faseko lehen garaipenak eskuratu zituzten.

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Emakumezkoen 1. Maila 
Gizonezkoen 1. Maila
Emakumezkoen 2. Maila
Gizonezkoen 2. Maila
Gizonezkoen 3. Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.