Jardunaldi aurretikoak: neurketa zorrotzak lehen mailetako liderrentzat

Jardunaldi aurretikoak: neurketa zorrotzak lehen mailetako liderrentzat

Azterketa interesgarriak edukiko dituzte gizonezko eta emakumezkoen lehen mailetako koliderrek. Errotaundi ISB taldeak (11-5), Bosteko Irauliren (13-3) sendotasuna aproban jarriko du Azpeitian; TAKE Orbela Tabernak (13-3) bestetik, Ordizia bixitatuko du (4-12), sailkapenaren behekaldetik ihes egiten dabilen taldea. Emakumezkoen kategorian, Atletico San Sebastianek (9-2), beti gogorra izaten den Grupo EME Oiarso (8-3) jasoko du. ZAST Neskak taldeak (8-3), bestetik, Arri BKL taldearen  (5-6) aurka neurtuko da Zarautzen. 

Zuzeneko leia gizonezkoen juniorretan. Cafes Aitona Askatuak Azpiazu taldeak (8-3), sailkapenean hirugarrenak, liderra jasoko du, Ama Guadalupekoa Ikasbasket (10-0). Emakumezkoen juniorretan deigarria da Grupo EME Oiarso (12-3) eta Ostadarren (8-7) arteko leia, azken hauek sailkapenaren goikaldera gerturatzeko asmoz daudelarik. 

Ordizia (12-0), hamahirugarren garaipena eskuratzen saiatuko da BKL Murumendi bezalako (11-2) zuzeneko aurkariaren aurka, hauek lidertzako borrokan sartzeko irabazi beharko dute. Emakumezkoen kadeteetan, Easo Lorea Gourmet (14-0) taldeak, bere sendotasuna mantentzen saiatuko da Hondarribia Ikasbasketen (5-9) kantxan. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak: 
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak

Iruzkin bat idatzi