Ikasbasket eta Erroibide taldeek Euskal ligetako A1 multzoan jokatuko dute

Ikasbasket eta Erroibide taldeek Euskal ligetako A1 multzoan jokatuko dute

Astebukaera hontan, Euskal ligetako A1 multzorako sarbidea ematen zuten lauko finalak jokatu dira. Torrealday Asesores Ikasbasketek, emakumezkoen juniorretan, eta Erroibide Irunek, gizonezkoen kadeteetan lortu dute txartela, euren finaletan garaipena eskuratu ostean. Askatuak taldeak, gizonezkoen juniorretan txapeldunordeak, ZAST Zarautzek, gizonezkoen kadeteen finalaurrekoetan galdu zuenak eta Goierri Oxykor eta Ostadarrek, emakumezkoen kadeteetan finalaurrekoetan galdu zutenak, A2 multzoan jokatuko dute (Argazkiak: Basketbasko).

Hondartzan jokatu zen emakumezkoen juniorren lauko finalean, Torrealday Asesores Ikasbasket taldeak, denboraldi hasiera bikainari urrezko itxiera jarri zion sekulako bi neurketa jokatuz. Hondarribiarrek, Araski gainditu zuten finalaurrekoan 75-58. Finala, Askartzaren aurka, berdindua joan zen lehen zatian (31-26). Bigarren zatian, Ikasbasketek erritmoa igo eta defentsa bikainari  eta eraso dinamikoari esker, saria eskuratu zuen (71-46). 

Getxon, gizonezkoen kadeteetan, gipuzkoarren arteko finala gertu egon zen. Erroibidek kantxa faktoreari aurre egin eta Getxo gainditu zuen neurketa bikain batean (50-65). ZAST Zarautzek, bestetik, Araberri estu hartu zuen, baino galdu egin zuen azken minutuetan. A1 multzorako txartela jokoan zegoelarik, Erroibide bikain aritu zen. Ezinhobe jokatu zuen minutu erabakigarrietan garaipena eskuratzeko 80-48.  

Cafes Aitona Askatuak Robota, A1 multzotik pausu batera geratu zen Gasteizen. Talde donostiarrak Urgatzi gainditu zuen finalaurreko sendo bat jokatuz (58-73). Finalean, oso neurketa orekatuan, Askatuak aurretik iritsi zen atsedenaldira (33-35), baino, leia berriz ekin zenean, talde gasteiztarrak markagailua irauli eta garaipena eskuratu zuen (65-58).

Bilbon, Gipuzkoak bi ordezkari zituen. Ostadarrek oso neurketa leiatua jokatu zuen San Viatorren aurka, baino ezin izan zuen garaipena eskuratu 46-56. Bigarren finalaurrekoan, Goierri Oxykorrek ez zuen finalerako txartela eskuratzerik izan Unamunoren aurka galduta 48-62. 

Sei taldeak zoriondu nahi ditugu burututako denboraldi hasiera bikainagatik, eta zorterik onena opa diegu egokitu zaizkien Euskal ligetako multzoetan. ZORIONAK!!

Iruzkin bat idatzi