Hurrengo jardunaldiari gainbegiratua

Hurrengo jardunaldiari gainbegiratua

Ostirala dugu jada eta asteburu honetan ere saskibaloiak ez du hutsik egingo Gipuzkoako kantxetan. Ikusi ahal izango ditugun partidarik interesgarrienetako batzuk hauek:

  • Gizonezkoen Lehen Mailan goiko postuetan aurkitzen diren taldeen arteko norgehiagokak jokatuko dira Bosteko Irauli, Dolphins, STL Azkune eta Errotaundi Okindegia ISBren artean. Nesken Lehen Mailan berriz, ez dira elkarren artean ariko, baina lehen lau sailkatuek (Atletiko Sn Sn, Antigua Luberri KE A, Graficas Juaristi ZKE eta Ostadar SKT) euren postuak sendotzen ahaleginduko dira.

 

  • Errendimenduko junior maila: Mutilei dagokionez Erroibide Irunek Ama Guadalupekoa Ikasbasketen lehen porrota gauzatzea dauka helburu. Berdina bilatuko du Atletico Sn Sn AIEk nesken kasuan, baina oraingo honetan ZAST-i irabazten dion aurreneko taldea izatea nahi du.

 

  • Errendimenduzko kadete maila: Bitxia bada ere bai mutilei dagokionez eta baita nesken kasuan ere liderrek atsedena dute. Neskei dagokienez atzetik doazen taldeak lehen sailkatuarekiko duten distantzia murrizten saiatuko dira. Mutilen kasuan berriz, Ordizia KE-k EASO Raviolren lekua hartu eta líder jartzea bilatuko du.

 

  • Errendimenduzko infantilak: Ordizia KE-k bere bolada ikaragarriari segida ematea bilatuko du, nahiz eta aurkari zaila edukiko duen aurrean, Mondragon Unibertsitatea hirugarren sailkatua. Neskei dagokienez, EASO Plagamaniak aurrez jokatu zuen jardunaldi honi dagokion partida eta irabazi egin zuen. Donostiarrek ihes egin ez dezaten bilatuko du Marmoles Aztiria ISB-k.

Jardunaldi hontako edozein partidaren ordutegia jakin nahi baduzu klik egin hemen

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.