Saskibaloiko hurrengo entrenatzaile gipuzkoarrek euren formakuntzarekin jarraitzen dute

Saskibaloiko hurrengo entrenatzaile gipuzkoarrek euren formakuntzarekin jarraitzen dute

Maiatza hasieratik Entrenatzaile Kurtsoko Grado I eta Grado II mailetarako izena eman zuten ikasleak jo eta su ari dira jakintzak batzen saskibaloi entrenatzaile gisa hazten jarraitzeko helburuarekin.

Hasierako ideia hau ez bazen ere, bizitzen ari garen egoera delikatua tarteko, on-line formakuntzak pisu handia hartu du bi kurtsoetan, eta irakasleak lanean ari dira ikasleei ahalik eta esperientzia aberasgarriena emateko saiakeran. Horretarako, bere momentuan federazioak sortu zuen ikasketa plataforma bat erabiltzen ari dira, eta bertan ikasleek, uneoro, behar duten material eta eduki guztia dute eskuragarri. Horretaz gainera, maisuek euren asignaturari dagokion materia, grabatu egiten den “masterclass” baten bitartez eskaintzen dute eta hauek metatuta gelditzen dira ikasleek nahi duten alditan eta nahi duten momentuan eskuratu ahal izateko.

Kurtso amaieran aurrez aurreko klase batzuk emateko esperantzarekin jarraitzen dugu, irakasle eta ikasleen, eta batez ere, ikasle beraien arteko harreman zuzena, mota hauetako kurtsoetan benetan delako garrantzitsua, bai zalantzak lekuan eta momentuan bertan argitzeko, eta baita sortu daitezkeen eztabaidetan ikasten dena kontutan hartuta.

Maila handiko irakasleak ditugu kurtso hauetan: Jaume Pujol eta Bogdan Potcoava epaileak, Edurne Munarriz psikologoa (psikologia aplikatua), Iñaki Ogara “Arri“, (teknika indibiduala), Mikel Odriozola (metodologia eta talde zuzendaritza) Lorenzo Encinas (talde zuzendaritza eta scouting-a),  Iñaki Jiménez (taktika), Goar Artetxe (defentsa) eta Jon Azaldegi (prestaketa fisikoa) entrenatzaileak,  eta baita Gorka Nuñez prestatzaile fisikoa ere(planifikazioa).

 

Esperientzia honek, irakasleek dioten moduan, bere alde onak eta txarrak ditu: “Online formakuntzan klasean izaten den komunikazioa kendu digute bai ikasle eta irakasleoi baina bestalde edozeinentzat klaseetara etorri behar izanaren behar hori libratzeko aukera ematen digu eta beraz entrenatzaile gehiagok izango dute ikastaroak egiteko aukera. Gainera klaseak online emateko denok bultza gaitu baliabide berriak bilatzera ikasleei kalitatezko formakuntza bat eman ahal izateko”.

Ikasleen artean ere Gipuzkoako saskibaloiaren aurpegi ezagun batzuk ere badira, besteak beste Delteco GB-ko Mikel Motos edo Juaristi ISB-ko Beñat Hevia jokalariak.

Federaziotik zorterik onena opa nahi diegu ikasle guztiei eta espero dugu irailetik aurrera kurtsoan ikasitako kontzeptu guztiak praktikara nola eramaten duten ikusi ahal izango dugula. Guztiontzat izango da berri pozgarria hori.

Iruzkin bat idatzi