Hurrengo bi jardunaldiak bertan behera gelditzen dira

Hurrengo bi jardunaldiak bertan behera gelditzen dira

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Lurralde Federazio nagusiekin bilera izan ondoren jakinarazi nahi dizuegu gaurtik aurrera Eskola Lehiaketak eta Gipuzkoako Federatuen lehiaketak eteten direla. Erabaki honek mota ororen jarduera teknikoetan du eragina (Teknifikazio, entrenatzaile ikastaro, arbitroetako etengabeko prestakuntza, etab.). Etetea hurrengo bi jardunaldiei eragiten dio. Era berean, eskola-entrenamenduak, saskibaloi-eskolak sartuta, etenda geratzen dira. Federazioan elkartutako taldeen entrenamenduak ere etetea gomendatzen da.

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa.

Iruzkin bat idatzi