Gipuzkoako selekzioek lagunartekoak jokatu zituzten

Gipuzkoako selekzioek lagunartekoak jokatu zituzten

Gipuzkoako infantil eta kadeteek denboraldiko astebukaera berezienetakoa dute aurrean. Lau taldeek jokatuko dituzte larunbata eta igandean Euskadi eta Nafarroako txapelketak Balmaseda eta Laudion urrenez urren. 

Astebukaerarako prestakuntza gisa, lau taldeetako hiruk atzo lagunartekoa jokatu zuten azken asteetan zehar landutakoa praktikan jartzeko. Emakumezkoen  kadeteen selekzioak 56-51 gainditu zuen Bera Bera; gizonezkoen kadeteen selekzioak azken minutuetan hartu zuen menpean Askatuak (75-74), eta azkenik emakumezkoen infantilen taldeak 65-47 gainditu zuen Bera Bera. Hiru kasuetan, arerioak kategoria altuagokoak ziren, eta sentsazioak positiboak izan ziren. Gure Facebook, Twitter edo Instagram profiletan kontsultatu ditzakezu hautatzaileen balorazioak. 

Bai hiru neurketa hauetan, eta baita gizonezkoen infantilen entrenamenduetan ere, gure jokalari eta entrenatzaileek Alzola urak edan zuten. Ur osasungarria eta bikaina indarrak berreskuratzeko, eta gainera 100%-ra birziklagarriak diren botilatan ontziratua! 

 #EUSKNAF19 txapelketak oso gertu daude jada! 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.