Atzerako kontaketa: 10 egun lehenengo ligak martxan jartzeko

Atzerako kontaketa: 10 egun lehenengo ligak martxan jartzeko

Uda bukatzear da. Aurredenboraldiko bi aste intentsoen ostean, gure taldeak itxaropenez betetako momentuaren zai daude: liga hasiera. Hamar egun falta dira gorriz markatutako astebukaera hori iritsi dadin gizonezkoen lehen eta bigarren mailetako taldeentzat, emakumezkoen juniorrentzat eta errendimenduzko gizonezkoen eta emakumezkoen kadeteentzat. 

Irailaren 13arekin batera, ostiralez jokatuko da gipuzkoako txapelketa guztietako lehenengo neurketa. Ordiziako Majori kiroldegian izango da, etxekoek beti leiakorrak diren Donosti Dolphins taldea jasoko dute 19:30etatik aurrera. Hasierako pistola tiroa izango da, astebukaera zirraragarri baten lehenengo pausua izango dena. Saskibaloia egoera puruan. 

Gipuzkoako Sakibaloi Federakuntzatik denboraldiaurre amaiera hontan zorte ona opa diegu talde guztiei, eta baita noski denboraldi hasieran ere. 

Iruzkin bat idatzi