2019/20 denboraldiko lehiaketa guztiak amaitutzat ematen dira.

2019/20 denboraldiko lehiaketa guztiak amaitutzat ematen dira.

Kirol Federazioak erregulatzen dituen arautegiaren 2012ko otsailaren 19ko Arauaren 3. Artikuluko 2 eta 7 puntuek eta GSF-ko Estatutuetako 13. Artikuluko b) atalak arautzen duen moduan, hauteskunde prozesuan, administrazio erakundea Zuzendaritza Batzordea izango da.

Gauden momentuan egonik, eta hartu behar ditugun erabakiak oso garrantzitsuak direla jakinik, zuzendaritza batzordeak, 2020ko apirilaren 17an eginiko bilera telematikoan, batzar orokorreko kide guztiei galdetegi bat egitea erabaki zuen, bertan ematen zen emaitza komunikatzeko konpromisoa hartuta.

Partaidetza hurrengoa izan da:

  • Bozka posibleak 141                      Emandako bozkak 92                  Partaidetza %64,08koa

2019-20 denboraldia bertan behera utzi edo ez galderari erantzunari emaitza (azken batzar orokorretan izandako boto gehien izan duenetako bat) honako hau:

  • ALDE: 61 boto (Bozkatu dutenen %66’3)
  • KONTRA: 31 boto (%33,70).

Modu berean, igoerak eta jaitsierak erabakitzeko bozketaren emaitza, honako hau:

  • Ez igoerarik, ez eta jaitsierarik ere 66 boto (%71,74).
  • Igoerekin eta jaitsierekin 16 boto (%17,39).     
  • Igoerak bakarrik 3 botos (%3,26).
  • Erantzunik gabe 7 boto (%7,61).

Emaitza ikusita, federazioko zuzendaritza batzordeak 2019-20 denboraldia bertan behera uztea erabaki du, eta bigarren bozketaren emaitzari atxikita, ez dira ez igoerarik ez eta jaitsierarik egongo. Zuzendaritza batzordean erabakitakoaren arabera, bete gabeko plazaren bat geldituko balitz, hauek betetzeko 2020ko martxoaren 8ko sailkapena hartuko litzateke kontuan, federazio honetan jokatu den azkena, beti ere, goragoko federazioek hartutako erabakiren batek e badu igoera eta jaitsieretan gure taldeetako baten eragina izaten.

Donostian, 202ko maiatzaren 5ean

Iruzkin bat idatzi