
Iraurgik eta Easok jokatuko dute Euskadiko F4a
Datorren asteburuan Final Fourrak jokatuko dira Euskadiko Txapeldunaren titulua lortzeko asmoarekin. Gipuzkoa ondo ordezkatua egongo da bi betiko klubengatik egun hauetan. Txapelketa autonomikoaz gain, bi plaza daude jokoan Espainiako Txapelketentzat, maiatzaren 6tik 12ra jokatuko direla Badajozen (mutilak) eta Huelvan (neskak).
Aranur ISB izango da Euskadiko Txapeldun titulua lortzeko borrokatuko duen gipuzkoar taldea datorren larunbatean Gasteizen. Luis Agirrek entrenatutako taldea, A-1 ligan bigarren postuan geratu ondoren, Gernikan jokatuko du. Bizkaitarren aurka 4 aldiz jokatu dute bi garaipen bakoitzarentzaten emaitza lortuz. Beti partida oso berdinduak eta espero dugu honetan Iraurgirentzat aukera izatea.
Aranur ISB 63-70 Gernika
Gernika 47-55 Aranur ISB
Aranur ISB 61-56 Gernika
Gernika 50-49 Aranur ISB
Junior Nesken Final Fourra – Gernika
Larunbata 21 | 10:30 Asador 10 Gibajas – Electro Alavesa Araski
Larunbata 21 | 12:30 Aranur ISB – Gernika
Igandea 22 | 12:30 Finala
Mutilen fase finalean Easo Elkar Autocares egongo da. Donostiarrak bigarren postuan geratu dira A-1 ligan eta Unamunoren aurka jokatuko dute. Iosu Alberdiren taldeak balantze negatiboa dauka 3 porrot eta garaipen bakar batekin bilbotarren aurka. Horretaz gain, partida guztiak oso berdinduak egon dira eta konfiantza daukagu Eason pasea finalerako lortzeko.
Unamuno 69-62 Easo Elkar
Easo Elkar 53-57 Unamuno
Easo Elkar 69-75 Unamuno
Unamuno 72-76 Easo Elkar
Junior Mutilen Final Fourra – Gasteiz
Larunbata 21 | 10:30 Easo Elkar Autocares – Bilbao Unamuno
Larunbata 21 | 12:45 Fundación 5+11 – Getxosaski
Igandea 22 | 12:00 Finala
GSFtik zorte onena opa nahi diegu gure bi ordezkariei datorren asteburua hain garrantzitsu honetan.
GSF