
2013ko belaunaldiko jokalarien eskualdeko teknifikazioak martxan
Atzo hasi ziren Gipuzkoako 2013ko belaunaldiko jokalarien eskualdeko teknifikazio saioak. Lurraldeko klub desberdinetako jokalariak dagoeneko deituak izan dira, eta datozen asteetan eskualdeka egingo diren entrenamenduetan parte hartuko dute.
Gipuzkoako eskualdeko teknifikazioak honako eremu hauetan antolatu dira: Bidasoa-Oarso-Donostialdea, Debagaraia-Debagoiena, Donostia, Goierri-Tolosaldea eta Urola Kosta. Eskualde bakoitza bertako klubek osatzen dute, eta bertako gazteek elkarrekin lan egiteko aukera izango dute.
Entrenamendu saioak martxoaren 8an, 15ean eta 22an egingo dira. Saio hauen bidez jokalariek teknika, taktika eta talde-lana lantzeko aukera izango dute, baita eskualde bereko beste klubetako jokalariekin esperientziak partekatzekoa ere.
Programa honen amaiera gisa, apirilaren 12an eskualdeen arteko txapelketa jokatuko da, parte hartzaile guztiek egindako lanaren emaitza zelai gainean erakusteko aukera izango duten jardunaldi berezi batean. 🏀
