Junior-en garaipena Amorebietan

Junior-en garaipena Amorebietan

Amorebieta izan da asteburu honetan Euskadi eta Nafarroako Junior Txapelketaren egoitza, udal kiroldegia izan da jokaleku, emozioz betetako partidekin eta maila lehiakor handiarekin.

Guipuzkoako junior selekzioek larunbat arratsaldean hasi zuten lehia, Arabaren aurka semifinaletan. Emakumezkoen taldea izan zen lehena, 16:00etan jokatzen. Partida parekatua izan zen, lehen hiru laurdenetan (22-31 atsedenaldian eta 45-48 3ºlaurdenaren amaieran) berdintasuna nagusi izan zen. Azken laurdenean, aldea gutxi izan zen, eta azkenean guipuzkoarrak 65-56 irabazi zuten, finalera eramanez.

Gizonezkoen selekzioak, berriz, hasieratik nagusitasuna erakutsi zuen Arabaren aurka, atsedenaldian 43-19eko abantaila lortuz. Partida osoan kontrola mantendu zuten eta 80-42ko garaipen argia lortu zuten, finalerako sailkapena bermatuz.

Igande arratsaldean jokatu ziren finalak. Emakumezkoek Nafarroarekin neurtu zuten indarra eta hasieratik sendo aritu ziren. Atsedenaldian 30-54eko nagusitasuna zuten, eta azken emaitza 62-86 izan zen, Gipuzkoako Junior emakumezkoen txapelketa irabaziz. 

Gizonezkoen finala 18:00etan jokatu zen, non Gipuzkoak Bizkaiaren aurka jokatu zuen. Partida intentsitate handikoa izan zen, eta 1º laurdenetik abantaila hartu zuten guipuzkoarrek. Aurkariaren erresistentziaren aurrean, 63-73eko markagailua lortuz, Junior gizonezkoen Euskadi/Nafarroko txapeldunak izatea lortu zuten. 

ZORIONAK DENOI!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.