
Hautaketa-deialdia
Irailaren 21ean hasi ziren infantil eta kadete aurrehautaketaren entrenamenduak, Euskadi-Navarra Txapelketari begira.
Hurrengo prestaketa-saioak irailaren 28an eta urriaren 5ean, 12an, 19an eta 26an egingo dira.
Entrenamendu-prozesu honen ondoren iritsiko da txapelketaren unea, eta azaroaren 1ean eta 2an jokatuko da: Kadete mailak Nafarroan lehiatuko du, eta Infantil mailak berriz, Gipuzkoan, oraindik zehaztu gabe dauden egoitzetan.