
2025ko ATE IREKIAK “GISASKI ASTE SANTUA”
Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak ate irekiko saskibaloiko bi entrenamendu antolatuko ditu 2014an jaiotako kirolarientzat. Jarduera hau pazko astean izango da (apirilaren 22tik 26ra) Gipuzkoako egoitza ezberdinetan: Bergara, Beasain, Donostia, Zarautz, Azpetia eta Hondarribia.
Izen-ematea email honen amaieran agertzen den formularioaren bidez egingo da, erabat doakoa da eta epea apirilaren 4an amaitzen da.
Ate irekietako entrenamenduetara joateko ez da beharrezkoa saskibaloian aritzea ikasturte honetan, izen ematea bete eta ondo pasatzeko eta saskibaloiaz gozatzeko gogoz joatea besterik ez da beharrezkoa.
Hona hemen egoitza bakoitzaren datak eta ordutegiak:
- Bergara: apirilaren 25an eta 26ean, 10:00etan (Labegaraieta kiroldegia)
- Beasain: apirilaren 22an eta 24an, 16:00etan (Antzizar kiroldegia)
- Donostia: apirilaren 22an eta 24ean 10:00etan (Mons kiroldegia)
- Zarautz: apirilaren 23an 11:00etan(Aritzbatalde kiroldegian)
- Azpeitia: apirilaren 25ean 11:00etan (Azpeitiko Kiroldegia)
- Hondarribia: apirilaren 23an eta 25ean 17:30etan (Hondartza kiroldegia)