2º eta 4º postuak Infantilentzat Bergaran

2º eta 4º postuak Infantilentzat Bergaran

Asteburuan, Bergara izan zen Euskadiko eta Nafarroako Infantil Mailako Txapelketaren eszenatokia.

Gipuzkoako selekzioek larunbat goizean egin zuten debuta, Nafarroaren aurka jokatutako finalerdietan. 10:00etan, gizonezkoen taldeak ireki zuen jardunaldia. Markagailua oso parekatua izan zen (31-37 atsedenaldian eta 48-53 hirugarren laurdenaren amaieran), baina azken laurdenean, taldearen ahaleginak gorabehera, ez zuten emaitza irauli, eta azkenean 62-74 galdu zuten Nafarroaren aurka.

Emakumezkoen taldeak antzeko partida izan zuen. 26-37 markaigailu zuten atsedenaldira iristean, baina hirugarren laurdenean talde-lan bikainari esker berdinketa lortu zuten (45-45). Azken minutuetan, tentsio handiko amaieran, gipuzkoarrek 58-55 irabazi zuten eta finalerako sailkapena eskuratu zuten.

Igande goizean, 10:00etan,  3º postua lortzeko gizonezkoen partida jokatu zen.  Gipuzkoak Arabaren aurka jokatu zuen. Lehen laurdenean aurretik hasi ziren gureak (22-20), baina atsedenaldira iristerakoan markagailua irauli zen, eta arabarrek 42-49 jarri ziren aurretik. Bigarren zatian, nahiz eta gipuzkoarrek azken unera arte borrokatu, partidua 77-103 amaitu zen, eta gure selekzioa laugarren postuan geratu zen.

Arratsaldean, 18:00etan, emakumezkoen finala jokatu zen Bizkaiaren aurka. Partida oso parekatua izan zen, markagailuan etengabeko aldaketekin. Bizkaiak 32-37ko abantaila hartu zuen atsedenaldian, eta nahiz eta gure jokalariek azken minutura arte borrokatu, partida 66-72 amaitu zen, Gipuzkoako selekzioa bigarren postuan, txapeldunorde gisa, kokatuz.

ZORIONAK DENOI!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.