2025ko GSF Kanpusa amaitu da

2025ko GSF Kanpusa amaitu da

Azken hiru asteetan zehar, Udako Kanpusa ospatu da Urretxun beste behin, hiru txandatan banatuta —astelehenetik ostiralera, bost eguneko iraupenarekin—, eta ekintzaz, saskibaloiaz, dibertsioz eta adiskidetasun berriez beteak izan dira.

Parte-hartzaileak Santa Barbara Aterpetxean egon dira, Aralar eta Aizkorri mendi ikusgarriez inguratutako naturgune pribilegiatuan, eta errepidez erraz iris daitekeen lekuan. Bertan, aterpetxearen erosotasunez eta ingurune paregabeaz gozatzeko aukera izan dute.

Entrenamendu saioak Aldiri kiroldegian (Urretxu) egin dira, non helburua izan den banakako hobekuntza eta dibertsioa uztartzea. Gainerako denboran talde-jarduerak eta aisialdirako uneak izan dira protagonista: igerilekua, jolasak, etc.

Gipuzkoako Saskibaloi Federaziotik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Urretxuko Udalari eta Santa Barbara Aterpetxeari, Udako Kanpusa antolatzeko eta ospatzeko emandako laguntzagatik.

Arrakastatsua izan da eta gogoak dugu hurrengo edizioetan ere errepikatu ahal izatea.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.