
2025ko GISASKI ZIRKUITUA hastera doa
Ekainaren 15ean Urretxun hasiko da ofizialki GISASKI 3×3 ZIRKUITUA, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak antolatuta eta Gipuzkoako hainbat klubekin elkarlanean. Kirol hitzordu honek, uda osoan zehar zeharkatuko ditu Gipuzkoako hainbat herri.
Izen-ematearen prezioa 50 eurokoa izango da talde bakoitzeko, eta bi kategoria egongo dira: gizonezkoak eta emakumezkoak, 2008an edo lehenago jaiotako jokalarientzat.
Txapelketa bakoitzean, gutxienez 4 talde egon beharko dira kategoria bakoitzean, eta talde bakoitza gutxienez 3 eta gehienez 5 jokalarik osatuko dute txapelketa bakoitzean. Hala ere, zirkuitu osoan zehar talde bakoitzeko gehienez 8 jokalari erregistratu ahal izango dira.
Horrez gain, GSF-k 4 izen-emate doako emango ditu txapelketa bakoitzean: kategoria bakoitzeko bi, aurreko txapelketen finalistetako taldeentzat.
Txapelketa guztietan epaileak eta mahaiko laguntzaileak izango dira, eta FIBA 3×3 araudi ofiziala aplikatuko da partida guztietan:
📄 ARAUDIA OFIZIALA (esteka zuzena)
Emaitzak, sailkapenak eta zirkuituko rankingak astez aste jarraitu ahal izango dira gure webgunean eta sare sozialetan.
Uda honetan, saskibaloia kalean biziko da. Prestatu zaitez lehiatzeko, gozatzeko eta Gipuzkoako 3×3 ikuskizunaren parte izateko!
📍 Zirkuituko datak eta egoitzak:
Urretxu (GOIERRI) – Ekainak 15
Bergara (BERGARA) – Ekainak 21
Donostia (GBC) – Ekainak 28
Beasain (BEASAINGO KL) – Uztailak 5
Zarautz (ZARAUTZ) – Uztailak 13
Donostia (BASKET KALEA) – Abuztuaren 17ko asteburuan
GSF – Egoitza zehazteke – Abuztuaren 30eko asteburuan