
2025ko Gisaski Gala ospakizuna
Atzo, ekainaren 11n, Gisaski Galaren 3. edizioa ospatu zen, Gipuzkoako saskibaloiaren garapenean ibilbide, dedikazio edo kirol lorpen esanguratsuen bidez ekarpena egin duten pertsona eta erakundeei aitortza egiteko sortutako ekitaldia.
Aurtengo gala, Zarauzko Modelo Aretoan egin zen, emozioz eta aintzatespenaz beteriko giroan, eta amaieran bertaratutako guztientzat lunch bat eskaini zen.
Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak sustatua, eta aurtengo edizioan ZAST Klubaren eta Zarauzko Udalaren lankidetzarekin, Gisaski Gala ospatu zen, diskrezioz, ahaleginaz eta konpromisoz, Gipuzkoako saskibaloiaren hazkunde eta garapenean lagundu duten pertsonen lana ikusarazteko eta eskertzeko helburuarekin. Era berean, kirolari nabarmenei, praktika onak sustatzen dituzten klubei eta urteurren garrantzitsuak ospatzen dituzten erakundeei aitortza egiten die.
SARITUAK:
- Erakunde Saria: Zarauzko Udala
- Goraipatutako Klubaren Saria: Aloñamendi
- 50. Urteurrenaren Saria: Askatuak
- Jokalariaren Ibilbidearen Saria: Tristán Montenegro
- Jokalariaren Ibilbidearen Saria: Nerea Garmendia
- Nabarmendutako Jokalari Saria: Julen Olaizola
- Nabarmendutako Jokalari Saria: Intza Lizarazu
- Gipuzkoako Saskibaloiaren Ibilbidearen Saria: Gotzon Arrieta
- Gipuzkoako Saskibaloiaren Epaileen Ibilbidearen Saria: Vicente Otero
- 2024/25-ko Ekimen Nabarmena: Beteranen Liga
- Gipuzkoako Saskibaloiaren Babesaren Saria: Autocares Ulacia