
2025ko FINALEN FINALEKO EMAITZAK
Joan den larunbatean ospatu zen Tolosako Usabal kiroldegian 2025eko Finalen Finala, sei kategoria nagusietako probintzia-finalak bildu zituen eguna.
Ekitaldia goizeko 10:00etan hasi zen, Kadete Mutilak kategoriarekin. Bertan, ZAST DANCE eta EASO BASKET IL GUSTO neurtu ziren. Partida estua izan zen, eta amaieran 61-66 emaitzarekin Easo talde donostiarrak garaipena lortu zuen.
Ondoren, Kadete Nesken txanda izan zen, Etxaniz Autoeskola ISB eta Yoga Shala Askatuak taldeen artean. Lehiaketa oso parekatua izan zen bi zatietan, baina Askatuako taldeak garaipena lortu zuen 38-45 emaitzarekin.
Eguerdian, 14:00etan, Junior kategoriako partidak hasi ziren. Lehenengo Junior Mutilak aritu ziren lehian. Partida intentsua eta borrokatua izan zen, eta Saski Axular taldeak Zast&Furious menderatu zuen 73-52 emaitzarekin.
Jarraian, Junior Nesken finala jokatu zen: Ordizia Orbinox eta Mondragon Unibertsitatea Morea aurrez aurre. Ordiziako taldeak garaipena lortu zuen 52-37, Ointxe! taldearen aurka.
18:00etan, Senior mailako finalak hasi ziren, eta nesken partida izan zen lehenengoa. Goierri Aldapa eta CD Internacional neurtu ziren, eta 52-32 emaitzarekin Goierrikoek garaipen argia eskuratu zuten, talde donostiarra menderatuta.
Azkenik, eguna amaitzeko, Senior Gizonezkoen final handia jokatu zen: Donosti Dolphins eta Atlético SN SN izan ziren aurrez aurre. Dolphins taldeak 56-43 irabazi zuen, Gipuzkoako txapeldun bilakatuz eta emozioz, intentsitatez eta saskibaloi onaz betetako eguna borobiltzeko moduan amaituz.