Eskualdeetako txapelketa.

Eskualdeetako txapelketa.

Igande honetan Gipuzkoako Federazioak eskualdeko teknifikazio desberdinetara joaten diren jokalariekin antolatutako txapelketetan lehena jokatuko da. Txapelketa hauen helburua da lehiaketaren bidez igandero entrenatzaile eta teknifikazio-kide ezberdinekin ikasten ari direna praktikan jartzeko aukera izan eta saskibaloiaz horren ohikoak ez diren kideekin gozatzea.

Ekimen honek igandean izango du estreinua Urretxun (Aldiri Kiroldegian) jokatuko den txapelketa batekin, lau eskualdeek Lauko Finaleko formatuan elkarren kontra jokatuko dutelarik. Hemen ordutegiak:

Mutilak                                                                                                     Neskak

16:00 – Finalerdiak                                                                               17:00 – Finalerdiak

Goierri vs Donostialdea Bidasoa                                                       Goierri vs Debagaraia

Urola vs Debagaraia                                                                            Urola vs Donostialdea Bidasoa

18:00 – Finala + 3-4. postuak                                                               19:00 – Finala + 3-4. postuak

 

8 minutuko lau laurdenetara jokatuko da, denbora gelditu gabe azken minutua izan ezik. Formatu honetan, bi minutu atsedena egongo da laurdenen artean, eta entrenatzaileek, partidako, guztira, bi hutsarte eskatzeko aukera izango dute.

Federaziotik zorterik onena opa nahi diegu parte hartuko duten guztiei eta batez ere gozatzeko eskatzen diegu, ekimen honek duen helburua gure kirola praktikatzen jarraitu eta euren abileziak garatzen jarraitzeko eszenatoki berriak eskaintzea baino ez baita.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.