Zazpi taldetako 12 jokalarik jokatuko dute “Minicopa” ostiraletik aurrera

Zazpi taldetako 12 jokalarik jokatuko dute “Minicopa” ostiraletik aurrera

IDK Gipuzkoak astebukaera berezia biziko du Gasteizen. Bere lehen taldeak Errreginaren Kopa jokatuko du, Gernikaren aurka neurtuko da final laurdenetan (ostirala, 19:30). Gainera zazpi taldeko 12 jokalarik osatutako talde gipuzkoar batek (2005 eko belaunaldia) gure saskibaloia ordezkatuko du “Minicopan”. 

Jon Santamaría izango da taldea zuzentzeko arduraduna. “Gabonetan elkartu ginen Gipuzkoako kluben parte hartzaileekin eta lehen entrenamendu bat egin genuen 32 jokalariekin. Hortik aurrera 12 jokalariko talde bat egin dugu, oso talde polita. Aste guztitan batera entrenatzen duten taldeen aurka leiatuko gara, baino ideia batzuk argi edukitzea lortu dugu eta horrek sendoagoak izaten lagunduko digu neurketatan”. 

Femeni Sant Adria  katalana, Valencia eta Lugoko Porta XI taldeak izango dira talde gipuzkoarraren arerioak. “Hiru talde sendo dira, baino gure helburua txapelketari mamia ateratzea  da, gainera oso polita da esperientzia hau bizitzea. Oso talde polita daramagu, jokalari desberdinekin, zazpi talde daude ordezkatuak eta honek klubei hurbiltzea baimendu digu, helburuetako bat hori zelarik. Jokalariak oso motibatuak eta ilusioz gainezka daude, haiekin batera gozatzea ikaragarria izango da”. 

Hauek dira “Minicopa” leiatuko duten jokalariak eta neurketen ordutegiak:

June Guenetxea (Aresko)
Aidé Oyarzabal (Bera Bera)
Nerea Rodriguez, Eider Múgica, Elene Arzac, Victoria Sánchez, Irene Yurrita (Easo)
Naroa Fritschi (Hondarribia)
Doltza Oiartzabal (Iraurgi)
Garazi Agirre, Alaitz Zabala (Ointxe)
Naiara Iruretagoiena (Ordizia)
Entrenatzailea: Jon Santamaría
Entrenatzaile laguntzaileak: Eider Hermoso, Amaia Ramirez

Ostirala, 9.00: Ibaeta Basket – Femení Sant Adriá
Ostirala, 11.30: Ibaeta Basket – Porta XI
Ostirala, 14.00: Ibaeta Basket – Valencia

Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik talde osoari asko gozatzea eta esperientzia polit hau ehuneko ehunera bizitzea opa diogu. Zorte on!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.