Salto Bera Berak lehen mailarako igoera eskuratu du

Salto Bera Berak lehen mailarako igoera eskuratu du

Salto Bera Berak lehen mailarako igoera eskuratu du astebukaera hontan igoerarako lauko finalean txapeldun suertatu ostean Zaragozan. Iban Perez eta Gonzalo Martinezek zuzendutakoek Granada integra gainditu zuten finalaurrekoetan larunbatean (65-54), eta etxean jokatzen zuen CAI Deporte Adaptado atzo jokatutako final handian (51-46).

Finalaurrekoan, lehen laurden orekatu baten ostean (11-14), talde donostiarra neurketaren jabe egin zen bigarren laurdenean (32-26, atsedenaldian) eta aurretik mantentzen jakin zuen bigarren zatian. Finalean Salto Bera Bera hasieratik inposatu zen (18-10, lehen laurdenean), hamar puntuz gorako abantailak manexatzen egon zelarik azken laurdenera arte, abantaila mantentzen jakin zuelarik. 

“Oso neurketa leiatua izan da”, azaldu zuen amaieran Salto Bera Berako jokalariak, Iñaki Gandiak. “Zertxobait aldendu gara, baino bi taldeak geunden oso ondo jokatzen. Bazirudien markagailuan bagindoazela atsedenaldiaren ostean, baino haiek bi puntura jarri dira, eta hortik aurrera normala den moduan final handi batean, tentsio handia egon da. Urduritasuna hobeto kontrolatzen jakin dugu eta garaipena lortu dugu. Jokatzea gustatzen den eta etorkizunean gogoratuko dugun  neurketa bat izan da”. Arrakasta handia poztasunak besterik ematen ez dizkigun talde batentzat. ZORIONAK!  

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.