Entrenamenduak hasteko gida

Entrenamenduak hasteko gida

KLUBEN FUNTZIONAMENDU PROTOKOLOA – PREBENTZIO NEURRIAK

Osasun-agintariek une bakoitzean prebentzio neurriei eta higieneari dagokionez adierazten dutena bete beharko da.

 

KLUBAK

       – Zehaztutako neurriak zorrotz bete.

   – Jarraian aipatzen diren neurriak behar bezala betetzen direnaz arduratuko den eta bermatuko dituen osasungintzako arduradun baten edo klubak arlo horretara bideratuko duen pertsona baten ikuskaritzapean:

  – 12 ordutik behin kirolariei eta teknikariei temperatura hartzea, eta arreta jartzea sintomen agerpenari.

     – Distantziak eta entrenamenduetatik kanpo maskarak erabiltzea.

    – Covid-19aren fokuen jarraipena hurbilezko eremuetan (herria, lantokia, familia, etab.).

     – Sintomarika antzemanez gero Osakidetzara bidali kasua.

 

ENTRENAMENDUAK

       – Aire zabaleko entrenamendua lehenetsi.

  – Une bakoitzean ezarritako edukiera eta gehieneko entrenamendu-taldeak errespetatzea.

      – Ahal den guztietan txandaka (txanden arteko garbiketa eta desinfekzioa).

      – Entrenamendu progresiboak hurrengo ildoan:

    – Prestakuntza fisiko indibiduala ‪» Talde murriztuak/Postu espezifikoak » Talde osoa elkartu

      – Aurredenboraldia denboraldiaren hasieraren bospasei aste inguru aurretik.

    – Kirolarien arteko elkarrekintza behar dela ulertzen den kasuetan izan ezik, segurtasun-distantzia mantendu.

    – Entrenamenduetara iristean eta haietatik ateratzean pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia amntendu eta posible ez bada maskara erabili.

     – Ateak itxita izan behar dira.

 

 

KIROLARIAK

       – Materiala partekatuz gero higiene eta garbiketa neurriak aplikatu.

    – Ezin da edaririk, janaririk, linimenturik edo bestelako produkturik partekatu, ezta osasun edo lehen laguntzako produkturik ere.

 

TALDE TEKNIKOA

       – Osasun-agintariek adierazitako neurri orokorrak jarraitu.

     – Teknikoetan segurtasun-distantzia mantendu eta beharrezko babes-neurriak erabili.

    – Kirol erakundeko korrdinatzaileari edo osasungintzako arduradunari gorabeheren berri emateko arduradun bat izendatu.

 

INSTALAZIOAK

       – Jendea pilatzea eta elkartzea sahiesteko zirkulazio-ibilbideak finkatzea gomendagarria da.

     – Garbitu eta desinfektatu.

   – Gimnasioak erabili daitezke, betiere ezarritako edukiera-neurriekin eta entrenamendu bakoitzaren ondoren instalazioa eta materiala desinfektatuz.

    – Guztietan higiene-seinale egokiak bermatu.

  – Aldageletan, dutxak barne, edukierak eta distantziak errespetatuko dira, txandak ezarriz (taldeak mantentzen saiatu).

 

Iruzkin bat idatzi

Saioa GSF bezala hasita. Irten?