Partidu aurretikoak: neurketa handia Ostadar eta TAKE taldeen artean emakumezkoen lehen mailan

Partidu aurretikoak: neurketa handia Ostadar eta TAKE taldeen artean emakumezkoen lehen mailan

Donosti Dolphins taldeak, Errotaundi Okindegia ISB jasoko du gizonezkoen lehen mailan, neurketa zirraragarria izango da ziurrenik. 9 jardunalditan 7 garaipen dituztelarik, kolidertzan dauden lau taldeeetatik bi dira hauek. Beste koliderrek ere azterketa zailak edukiko dituzte aurrean. TAKE Orbela Taberna taldeak bostgarren sailkatua jasoko du, Bosteko Irauli (6-3); Santo Tomas Azkunek, bestetik, Orain arteko txapelduna, Atletico jasoko du etxean (5-4). 

Emakumezkoen lehen mailan, TAKE taldeak (4-1), Ostadar (4-1) bixitatuko du, zuzeneko leia sailkapenaren goikaldean. Alde Zaharra Casa de La Rioja eta Eskoriatza taldeek bere lehen garaipena eskuratzen saiatuko dira beste bi koliderren aurka, Zast Neskak (4-1) eta Atletico San Sebastian (4-1), hain zuzen ere. 

Cafes Aitona Askatuak Robota taldeak neurketarik galdu gabe jarraitzeko asmoarekin, BKL Usurbe taldearen kantxa zaila bixitatuko du gizonezkoen juniorretan. Bestetik, emakumezkoen juniorretako ligako lidertza jokoan egongo da larunbata hontan Antonianosen. Zast Zarautz eta Torrealday Asesores Hondarribia taldeak nor baino nor gehiago, bi taldeak daude neurketarik galdu gabe 10-0ko balantzearekin. 

Ordiziak 10etik 10ekoa nahi du gizonezkoen kadeteetan. Horretarako, Aloña Mendi garaitu beharko du Oñatin, aurreko jardunaldian lehen garaipena eskuratu zuen taldea. Emakumezkoen kadeteetan, Easo Lorea Gourmet taldeak (10-0), Cafes Aitona Urumea (4-6) jasoko du dinamika bikainarekin jarraitzeko asmotan. Goierri Oxykor taldea (9-1), gertutik dago jarraian eta Atletico San Sebastian Andatza (2-8) jasoko du jardunaldi hontan (argazkia: Ostadarsaski).

Kontsultatu jardunaldi hontako ordutegi guztiak:
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.