Partidu aurretikoak: neurketa handia koliderren artean Hondartzan

Partidu aurretikoak: neurketa handia koliderren artean Hondartzan

Emakumezkoen lehen mailan, porrotik jaso ez duen Zast Neskak (4-0) taldeak, azterketa sendoa dauka astebukaera hontan. Bere jarraitzaile gertuenetako bat jasoko du, Atletico San Sebastian (3-1); gainera sailkapenaren goikaldean beste leia bat egongo da, Antigua Luberri (3-1) eta Grupo Eme Oiarso (3-1) taldeen artean. Gizonezkoen lehen mailan, Astigarragako Mundarro (3-5) taldeak, TAKE Orbela Taberna (7-1) taldearen sendotasuna aproban jarriko du. 

Emakumezkoen juniorretako hirutik bi kolider, elkarren aurka arituko dira Hondartzan. Torrealday Asesores Hondarribia (9-0) eta Typo 90 Askatuak Russel (9-0) arituko dira nor baino nor gehiago sekulako neurketa izango denean. Porrotik jaso ez duten taldeen arteko leia ere egongo da gizonezkoen juniorretan, eta gainera klub berdinak izango dira protagonista. Cafes Aitona Askatuak Robota (5-0) taldeak, Ama Guadalupekoa Ikasbasket (7-0) jasoko du Paco Yoldin. 

Emakumezkoen kadeteetan, Easo Lorea Gourmet (9-0) taldeak, porrotik jaso gabe jarraitzen saiatuko da BKL Esparru (7-2) talde gogorraren aurka. Atzetik dagoen, Goierri Oxykor (8-1) taldeak, Cafes Askatuak Urumea (4-5) bixitatuko du. Gizonezkoen kadeteetan, BKL Murumendi (7-1) taldeak, Erroibide Irun (7-1) taldea bixitatuko du. Bi taldeetatik garaipena eskuratzen duenak, Ordizia (9-0) liderretik gertuago egingo du lo, azken honek jardunaldi hontan atsedenaldia dauka. Behekaldetik, Grupo Eme Oiarso taldeak, Aloña Mendi bixitatuko du; biek bilatuko dute beraien lehen garaipena ligan.

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak: 
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.