Ordizia Saskibaloiak bere 50. urteurrena ospatzen du

Ordizia Saskibaloiak bere 50. urteurrena ospatzen du

Ordizia Saskibaloiak ekintzaz beteriko kartela aurkeztu zuen atzo ekitaldi eder batean bere 50.urteurrena ospatzeko. Ondo ospatzea merezi duen data da zalantzarik gabe; horregatik taldeak bere pertsona gertukoenengatik inguratu nahi izan zuen saskibaloia maite duen familia osoa maitemindu zuen arratsalde bikain batean. 

Atzoko ekitaldiak gainera, klubaren talde guztiak aurkezteko balio izan zuen. Ehunka ume joan zen desfilatzen Ordiziako plazatik txalo zaparrada artean, argi utziz bertako saskibaloia osasuntsu dagoela eta etorkizun bikaina dagoela aurrean. Gainera Delteco Gipuzkoa Basketeko taldea bertan egon zen klubaren harrobia eta bertako guztiak agurtzen. 

Ekintzaz beteriko egutegi baten hasierako pistola tiroa besterik ez zen izan, besteak beste larunbata hontan gurpildun aulkian jokatutako saskibaloiaren inguruko jardunaldia egongo da, eta bertan Salto Bera Bera taldeak parte hartuko du. Majorin izango da 16:00etatik aurrera. Gainera Ordiziak, abenduaren 28,29ko astebukaeran Euskadi eta Nafarroako mini kategoriako txapelketak jasoko ditu. Bestetik klubaren urteurrenaren erakustaldia egongo da ikusgai kultur etxean. 

Klubetik 50. urteurrenaren inguruko bideo bikain bat prestatu da. Esteka honetan klikatuz dago ikusgai. Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik Ordizia zoriondu nahi dugu 50 urteetan zehar egindako lan bikainagatik, eta etorkizun oparoena opa diogu hemendik aurrera. ZORIONAK!!

 

Iruzkin bat idatzi