Luxuzko Clinic-a maiatzak 1 ean (jai eguna) Zumarragan: Angel Jareño eta Hugo Lopez

Luxuzko Clinic-a maiatzak 1 ean (jai eguna) Zumarragan: Angel Jareño eta Hugo Lopez

50. urteurrena dela medio, Goierri Saskibaloiak jendearentzat irekia izango den clinic bat antolatu du maiatzak 1ean eta luxu handiko hitzalariak edukiko ditu gainera Zumarragako Ispilla kiroldegian. Jardunaldia 16.00etan hasiko da “formakuntza adinerako eraso libreak” hitzaldiarekin, Angel Jareñok emango duena. 17.30etan Hugo Lopezek hartuko du hitza, “jokoari egokitutako norbanako teknika” emango duelarik.

Zalantzarik gabe aukera bikaina goren mailako bi entrenatzaileengandik ikasteko. Jareñok (Madrid, 58 urte) esperientzia zabala du formakuntza eta profesional mailako saskibaloian. Real Madrileko kanterako taldeak entrenatu ditu, eta baita espainiako selekziokoak ere  (gaur egun 15 urtez azpikoen staff teknikoan dago Xabi Chicorekin batera). Bere kurrikulum zabalean nabarmentzekoa da Zeljko Obradovic, George Karl, Sergio Scariolo, Manel Comas, Pedro Martínez, Clifford Luyk edo Ignacio Pinedo bezalako entrenatzaileekin  laguntzaile gisa lan egin duela. Ibilbide bikaina. 

Baita Hugo Lopezena ere (Valladolid, 43 urte), Pablo Lasoren laguntzaile ohia Gipuzkoa Basket eta Real Madrilen. Gaur egungo suediako entrenatzaileak Estatu Batuetan eta ACB-n esperientzia dauka, lehen entrenatzaile bezela Fuenlabradan adibidez. Gainera Moncho Fernandez, Quino Salvo edo Felix Alonso entrenatzaileen asistentea izan da. Lehengo udan mundutik bueltaka ibili zen Serge Ibakarekin batera entrenatzaile pertsonal bezela.

Sekulako kartela saskibaloiaz ikasteko arratsalde baterako. Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik bertaratzera animatu nahi zaituztegu, ez ezazue galdu!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.