Lidergoa jokoan gizonezkoen lehen mailan

Lidergoa jokoan gizonezkoen lehen mailan

Mekalki Aloña Mendi eta Atletico San Sebastian nor baino nor arituko dira astebukaera hontan lidergoa jokoan egongo delarik gizonezkoen lehen mailan. Liderra eta bigarren sailkatua Aieten neurtuko dira, astebukaerako neurketarik erakargarrienetakoa izango dena. Donosti Dolphins taldeak, hirugarren sailkatua dena eta Atleticoren garaipen berdinak dituenak, adi adi jarraituko du leia (Hernani bixitatuko du, seigarrena sailkapenean).

Emakumezkoen lehen mailan, Grupo EME Oiarso lehen lau sailkatuei engantxatzen saiatuko da, baino horretarako inork gainditu ez duen Txintxu Gozotegia ISB garaitu beharko du. Ostadar taldeak CD Internacional jasoko du, helburu desberdinak dituzten taldeen arteko leia: lasartearrek bigarren postua sendotu nahi dute eta donostiarrek sailkapenaren beheko aldetik ihes egin. 

CPK Kaldereria ISB eta Cafes Aitona Askatuak taldeek ustezko leia orekatuena jokatuko dute gizonezkoen juniorren mailan. Donostiarrek azpeitiarrak ezustean harrapatu nahiko dituzte sailkapenaren ohorezko plazetara engantxatzeko. Emakumezkoen juniorretan, liderrak, Easo Bankoak, laugarren sailkatua jasoko du, Urbycolan Hondarribia. Berdeen garaipen batek bi taldeak berdinduak utziko lituzke sailkapenean, irabazitako neurketa kopuru berdinarekin (Easok neurketa gutxiago bat darama).

BKL Murumendi eta Iragaz ISB taldeek, biak bost garaipenekin, laugarren postua leiatuko dute gizonezkoen kadeteetan Beasainen. Emakumezkoen kadeteetan, koliderra den Cafes Aitona Askatuak taldeak atsedenaldia dauka, beraz Goierri Oxykor taldeak Urretxun Fiskalan ISB gainditzen badu, 15 garaipen eskuratu dituen talde bakarra bezala geratuko da.

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hiragurren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadetek
Gizonezkoen Kadeteak 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.